Abian (Iritzia: Juanra Cano)

2011/04/08
Nork

Orain arte hainbat ekimen burutu badira ere, abian da dagoeneko 17. Korrika. Atzo irten zen Trebiñutik eta datorren 17an amaituko da Donostian. Gure eskualdetatik datorren astean pasatuko da. Ondo begiratu zein ordutan pasatzen den zuen herritik eta mugitu!

Abian da ere duela hilabete eskas martxan jarritako Ekialdebus enpresaren eta langileen arteko akordioa. Apirilaren 4tik aurrera mugagabeko lanuztea iragarri zuten garraio enpresako langileek, lan baldintzen hobekuntzen alde. Mobilizazioak bi astez atzeratzea erabaki dute, negoziaziorako eta akordiorako tartea zabalduz.

Abian da, ere, Jaizkibel txikituko duen egitasmo megalomanoa. Espainiako Gobernuak, Jaurlaritzak, Aldundiak eta Portu Agintaritzak nork zer txikitu eta espekulaziorako oinarriak sinatu dituzte. Hortaz, badakigu Aldundiak Jaizkibel zulatuko duela eta Estatuak Lezo-Gaintxurizketako plataforma egingo duela.

Pasaiako Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko bileren bigarren fasea hasi berri da egun hauetan. Bigarren fase honetan, lehenengoan egindako analisien ondoren, batez ere barrutietako euskararen egoera hobetzeko proposamen zehatzak landuko dira. Orain arte egindakoarekin gustura azaldu dira, bai Udala baita lehen faseko bost bileratan parte hartu dutenak ere.

Ikusgai dago dagoeneko Irungo Euskadiko Kutxan, Nicolas Gerendiain Irungo elkarte errepublikarraren Hildakoak hilobietatik atereaz, duintasunak berreskuratuz izeneko erakusketa. Bertan, argazkien bitartez, Aranzadi Zientzia Elkarteak 2000. urtetik aurrera eginiko 36 Gerraren hobien ikerketa jasotzen da.

Abian ez, geldi samar aurkitzen da Errenteriako Udalaren lan jazarpenen inguruko Ikerketa Batzordea. Oposizioko hainbat hautetsik Batzordearen ebazpenak nahita atzeratzen ari direla salatu dute, hauteskundeak pasa arte bederen. Gogoratu epaitegiek Udala kondenatu dutela langile bati mobbing egiteagatik, eta beste hainbat kasu oraindik ebazteke daudela epaitegietan.

Eta, bukatzeko, amaitu da Hondarribiako Itsasertzeko Garbiketaren XII. edizioa. Hamar lagun aritu dira lau hilabetez hainbat tokitako zaborra eskuz jasotzen. Guztira 103 zabor poltsa eta 3 kontenedore jaso dituzte. Halako ekimenak ez daude batere gaizki, baina hobe izango litzateke jendea hain zerria izango ez balitz eta ingurunea gehiago zainduko balu. Ez al duzue uste?

Etiketak: , , , ,

Berriketan.info

Viewing item 1 to 2 (of 2 items)

RSS Oarso Bidasoko Hitza

  • Alabergako sarbidea moztuta egongo da Aste Santua eta gero 2014/04/15
    Hilaren 22tik aurrera, Alabergako sarbidean lanak egiten hasiko dira. Horiek etorkizunean oinezkoen bide egiteko helburuarekin abiatuko dituzte. Horretarako, Nafarroa biribilgunetik Alaberga auzorako sarbidea aldatu behar dute, eta hilaren 23, 24 eta 25ean, sarrera eta irteera trafikoarentzako itxita egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Bide alternatib […]
    Errenteriako Hitza
  • Irungo Udalak eta EH Bilduk Mariñoren emakumeen taldea zoriondu dute 2014/04/15
    Euskal Ligatik Espainiako Bigarren Mailarako jauzia egin du Mariño Kirol Elkartearen emakumeen taldeak. Sasoi oso ona egin dute, eta liga bukatu baino bi jardunaldi lehenagotik eskuratu zuten igoera. Horren harira, zorion mezuak jasotzen hasi zira, horien artean udalarenak nahiz EH Bildurenak. Jose Antonio Santano alkateak pozarren hitz egin du Mariñoko nesk […]
    Irungo Hitza