Musika
Hondarribia: Aste Santuko egitarauaren barruan, XXIX. Eliz Musika Zikloa hasiko da gaur. Pasaia Abesbatza izango da zikloko lehen taldea. 20:30ean hasiko da bere emanaldiarekin parrokian. Bihar Madrilgo Vocal Ars taldearen txanda izango da, ordu eta toki berean. Etzi Xatz, Gehitu eta Eskifaia abesbatzek itxiko dute musika zikloa, ordu eta toki berean.
Hondarribia: Herriko Jawara disko jartzaileak Mamutzar jatetxea alaituko du gaur. Horrez gain, Salaberry somelierrarekin garagardo dastaketarako aukera izango da eta menu berezia ere prestatuko dute bertan afaldu nahi dutenentzat. 20:30ean hasiko da.
Oiartzun: Udaberriko Kontzertua izango da Herri Musikaren Txokoan bihar. Georgiako Urmuli taldea igoko da oholtza gainera, 18:30etik aurrera.
Hendaia: Kaperan a kapela musika zikloaren edizio berri bati ekingo diote bihar. Guztira lau emanaldi eskainiko dituzte, bi udaberrian eta beste bi udazkenean. Kalakan taldea izango da aurtengo programa abiatzeko arduraduna, bihar, 19:00etan. Baigorriko abeslari eta perkusionista hirukoteak, tradiziozko abestiak kantatzen ditu, bere estilora moldatuz. Kontzertua Abbadiako izar behatokian izanen da.
Irun: Ariel Rot abeslariak kontzertua emango du bihar Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan hasita. Sarrera orokorrak 12,80 euro balio du eta 8,30 euro gazte txartelarekin ordainduz gero.
Errenteria-Orereta: Udal Txistulari Taldeak antolatuta, Erdiguneko txokoak alaituko dituzte txistulariek etzi goizeko bederatzietatik aurrera.
Errenteria-Orereta: Txistu kontzertua izango da etzi, 12:30ean, udaletxeko arkupeetan.Irun: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua izango da etzi Amaia Kultur Zentroan. 12:00etan hasiko da.
Irun: Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Angel Unzu gitarristaren emanaldia antolatu du etzirako, 19:30ean.
Jaiak
Oiartzun: Kataxulo Gaztetxiaren urteurrenaren haritik, Jon Plazaolak monologoa eskainiko du Kataxulon bertan, 22:00etan hasita, gaur. Bihar, 11:00etatik aurrera, bizikleta martxa, jolasak, bazkaria, kontzertuak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte.
Donibane: Bixi-Bixik antolatuta, ikuskizun berezia eta merienda izango da 17:00etan, gaur.
Irun: Meakako jaien barruan, txakur erakustaldia egingo du Alvaro Morenok 18:00etatik aurrera. 21:00etan afaria egingo dute auzoko bizilagunei zuzendua.











