8 segundo gehienez

2012/01/20
Nork

|gari garaialde|

Bazen garai bat argazkiak irauteko egiten zirena. Beti ziren izandako zerbaiten arrasto, iraganaren erakusgarri. Karrete bat amaitzeko egunak behar izaten genituen eta errebelatzeko gutxienez astebete. Gero famili albumean edo tiraderaren batean zahartzen ziren, horitu, hezetu, denbora bizkarrean hartu. Jada ez zegoen zerbait erakusten ziguten argazkiek.

Susmoa daukat gaur egun, argazki askoren bizitza askoz ere laburragoa dela. Telefonoarekin argazkia atera, momentuan ikusi, asko jota argazkian azaltzen diren lagunei erakutsi eta ahantzi egiten dira. Oraindik badagoena erakusten digute. 6 edo 7 segundo, ez dute gehiagorik irauten, 8 gehienez.

Etiketak: ,

Berriketan.info

Viewing item 1 to 2 (of 2 items)

RSS Oarso Bidasoko Hitza

  • Presoen eskubideen aldeko aldarria Pasaiako plazetara ere iritsi da 2013/05/18
    Antxon, San Pedro-Trintxerpen eta Donibanen egin dituzte M18 Plazara ekimenaren barruko ekitaldiak. Antxon, Gure Zumardian jarrita dagoen karpak ahalbidetu du Herrira-ko kideek pentsatuta zuten ekitaldia aurrera ateratzea: literaturarekin lotutako ekitaldia izan da. Donibanen, Santiago plazan ziren egitekoak ekitaldi gehienak, baina eguraldi txarragatik hain […]
    Pasaiako Hitza
  • Aulki hutsekin irudikatu dute euskal preso eta iheslarien hutsunea 2013/05/18
    Errenteria-Oreretan ere hamarnaka izan dira M#18 Plazara Herriraren ekimenarekin bat egin duten herritarrak. Hiru zutabeko martxa abiatu da Alaberga, Katalunia biribilgunea eta Santa Klara plazatik euskal preso eta iheslariek bizi duten salbuespen egoera salatzeko 11:45ean, eta denek bat egin dute Koldo Mitxelena plazan ordu laurden beranduago. Hiru  aldarri […]
    Errenteriako Hitza