Artzain herria (Iritzia: Ibai Maritxalar)

2012/03/09
Nork

Hasiera beti da zaila ezagutzen ez den tokian, atzerria da egunerokotasuna askorentzat. Ezezaguna jatea, kanpokoa entzutea edo arrotza bizitzea gogorra da epe luzerako eta ezinbestean geratu behar duenarentzat. Euskalduna ere izan da atzerritar munduan eta Ameriketako Estatu Batuetako mendi bazterrak ezagutu dituen artzainari galdetu edota aberria hilabetetan urrun izan duen arrantzaleari: etxeko berotasuna bezalakorik ez dago.

Azken hamarkadan gure herrietan hizkuntza, kolore, arraza, erlijio eta jatorri ezberdineko pertsonen etorrera izan dugu. Mundu mailako joan-etorrien ondorioa gurera ere iritsi da eta aldaketaz jabetu ez garela iruditzen zait askotan. Gure Euskal Herria amaitu da, akabo. Orain guztion Euskal Herria eraiki behar dugu, etorri direnen eta gaudenon aberria; ezer izango bagara nahasketa horretatik aterako baita ezinbestean. Ez dezagun orain mende erdiko etorkinekin egindako akatsa errepikatu. Ados ehunka autobusetan ekarri zituzten herritar espainiarrak euskal nortasunaren ahultze estrategia baten parte zirela, baina hori bakarrik? Jakin al genuen belarri motzak geurera erakartzen? Edo beharrak sortzen? Azkenean sedukzio beharra da dagoen gauzarik eraginkorrena, ‘behar duenak ikasiko du!’, zioen aitonak. Egun, bestelako herrialdeetatik eta arrazoiengatik etorri diren horiekin bizi gara eta agerian geratu da gure harresi izaera, ezintasuna. Euskalduna oro har arrazista da, atzerakoia, beldurtia eta ezjakina. Nola ulertu bestela ezberdinari diogun beldurra? Superbibentzia ote? Geurea galtzeko arriskua? Baliteke, baina jarrera horrekin ez ditugu ustez Espainiara edo Frantziara etorri diren horiek erakarriko. Hasteko beharrak sortu behar dira: “Aizu, hemen biziko bazara euskara ikasi behar duzu!”, esan behar zaio etorri denari, ados, baina zer eraginkortasun, zilegitasun izango dugu geure artean gazteleraz entzuten bagaituzte; gurasoak umeari euskaraz eta bikoteari lehen mailako erdara garbian hitz egiten dionean duen seriotasuna du egoerak. Horregatik, etorkinari eskatzearekin batera geure buruarekin zintzoak izan behar dugu, eskatzen dugun hori eskaini. Datorrenari dauzkan ardurak aldarrikatzeaz gain, bertakook dauzkagun eskubideak eta baldintzak eskaini behar zaizkio, berdinetik berdinerako harremanean hurbilduko dira kolore eta zapore ezberdineko euskaldun berriak.

Etiketak: , , ,

Berriketan.info

Viewing item 1 to 2 (of 2 items)
  • Astelehenaren beldur dira Bilbon, gaur eguerdian San Mamesko sarbide berriak eman duen itxuraren ostean. Antolamendu berriak —semaforo gehiago, besteak beste— Sabino Aranaren inguruetako zirkulazioa moteltzea ekarri du: auto gutxiagorekin sortuko dira ilarak. Asier Abaunza Trafiko zinegotziak ohartarazia du ohiturak aldatu beharko dituztela…

  • Amaia Portugal posted an update 38 minutes ago

    Klonazioaren bidez giza zelula ama enbrionarioak lortzea posible dela egiaztatu dute, azkenean, Oregoneko Unibertsitateko (AEB) ikertzaile batzuek. Aurkikuntzaren garrantzia neurtzeko eskatu diegu Euskal Herriko lau zientzialariri. Erreportajea, gaurko Berrian:

    http://paperekoa.berria.info/plaza/2013-05-18/038/001/mundu_bat_ateaz_bestalde.htm

RSS Oarso Bidasoko Hitza

  • Mendekostetan murgilduta daude lezoarrak 2013/05/17
    […]
    Lezoko Hitza
  • Kateako jaiak, asteburu honetan eta hurrengoan 2013/05/17
    Irungo auzoetan jada hasi dira jaietan. Katean (Landetxa) joan den asteburuan hasi zituzten festak, hontan jarraituko dute, eta hurrengoan amaituko dira jaiak. Ondokoa da asteburu honetarako egitaraua: Gaur (ostirala)         17:15ean, Pregoia eta txupinazo koloretsua, frontoian 17:30ean, Auzoko haur eta gazteentzako merienda, frontoian 18:00etan magia saioa […]
    Irungo Hitza