Asteburuko ekitaldiak (hilaren 9a, 10 eta 11)

2012/03/09
Nork

MUSIKA

  • Trintxerpe: Gaur, Khuda, The Enterprise eta Pedro De La Hoya taldeek kontzertua emango dute Mogambo aretoan, 21:00etatik aurrera.

 

  • Hondarribia: Gaur, musika eskolako tronpeta audizioa izango da udaletxean, 18:30ean.

 

  • Hondarribia: Bihar, Helmet eta Fighting With Wire taldeen kontzertua izango da Psilocybenea aretoan. 21:00etan hasiko da emanaldia. Helmet taldea Meantime diskoaren hogeigarren urteurrena ospatzeko kontzertuak ematen ari da eta disko mitiko horretako kantuak entzuteko aukera izango da biharko kontzertuan.

 

  • Trintxerpe: Bihar, Marvin, Stalin, All Became Dust, The Animal Within eta DJ JonCreature taldeek kontzertua emango dute Mogambon. 20:30ean hasiko da.

 

  • Errenteria-Orereta: Bihar, kantu jira herriko plazatik abiatuko da, 12:00etan, udal txistulariekin batera.

 

  • Errenteria-Orereta: Etzi, Udal Txistulari Taldea Gaztaño auzoan ibiliko da goizeko bederatzietatik aurrera.

 

  • Errenteria-Orereta: Etzi, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko musika bandaren kontzertua izango da, 12:30ean, Merkatuzarren.

 

  • Irun: Etzi, Udal Txistulari Taldea Aduana eta Erdigunea auzoetatik ibiliko da, goizeko bederatzietatik aurrera.

 

  • Irun: Etzi, Planta Baja taldeak Amaia Kultur Zentroan kontzertua emango du, 20:00etan.

 

  • Hondarribia: Etzi, Hondarribia Hiria Musika Bandaren kontzertua  izango da Itsas Etxeko auditoriumean, arratsaldeko bostetan.

ANTZERKIA

  • Lezo: Bihar, Hemen da kabareta! lana taularatuko du Lezoko Orratx! antzerki taldeak udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Antzerki taldearen obrak ez du glamourdun kabareta oinarri, gainbeheran dagoen konpainia batena baizik.

 

  • Errenteria-Orereta: Bihar, Langagorri antzerki taldeak Una historia un tanto peculiar lana antzeztuko du Fatimako Andre Mariaren parrokiako Gaztediren lokalean. 20:00etan hasiko da.

DANTZA

  • Irun: Bihar, break dance multimedia saioa izango da Amaia Kultur Zentroan, Papiro…flexia izenburupean. Logela & Circle of Trustek eskainiko du, 20:00etan.

 

  • Errenteria-Orereta: Etzi, mutxikoak dantzatzeko aukera izango da Herriko Enparantzan, 12:00etan.

 

  • Hondarribia: Etzi, mutxikoak dantza emanaldia izango da Zumardikoak elkartearen eskutik. Zumardi plazan izango da, 12:00etan.

IKUS-ENTZUN

  • Oiartzun: Gaur, 36ko gerra Oiartzungo emakumeen ahotik dokumentala emango dute udaletxeko areto nagusian, 17:00etan. Ondoren, solasaldia izango da haur erbesteratuekin.

 

  • Irun: Gaur, Las mujeres saharauis: la lucha por la Igualdad dokumentala ikusteko aukera izango da Oiasso museoan, 18:00etan. Gero, solasaldia izango da.

 

  • Hendaia: Gaur, zine-kontzertua izango da Ca va jazeer izenburupean. 19:00etan, kontserbatorioko ikasleek kontzertua emango dute, eta 20:45ean, Michel Petrucciani filma proiektatuko dute pianista batek aurkezturik. Varietes antzokian izango dira emanaldiak.

HITZALDIAK

  • Donibane: Gaur, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena izenburupean hitzaldia emango du Sergio Iribarren (irudian erdikoa) 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimeneko kideak. Hitzaldia Bixi Bixi kultur elkartean izango da, 19:00etan.

 

  • Irun: Gaur, Lo que nos dicen los glaciares hitzaldia, Amaian, 19:00etan.

 

  • Errenteria-Orereta: Bihar, bularreko minbiziari eta menopausiari buruzko hitzaldia emango dute Aljarafe elkartearen egoitzan, 19:00etan.

TAILERRA

  • Oiartzun: Bihar, autodefentsa tailerra izango da Elorsoro kiroldegian, 10:00etatik 13:30era.

LITERATURA

  • Irun: Gaur, Arqueología Romana en Gipuzkoa liburua aurkeztuko dute Javier Arce eta Mertxe Urteaga egileek. Aurkezpena Oiasso Museoan izango da, 20:00etan.

 

  • Errenteria-Orereta: Bihar, II. Mariasun Landa lehiaketaren sari banaketa izango da Xenpelar Etxean, 12:00etan. Horrez gain, Skolastikaren erakusketaren bisita gidatua ere izango da, besteak beste.

 

  • Hendaia: Bihar, Xan Errotabehere kontalariak ipuinak kontatuko ditu Mediatekan, 11:00etan.

 

  • Hendaia: Bihar, poesia irakurketa izango da musikaz lagunduta, Tere Irastorzaren eskutik. Mendi Zolan kulturgunean izango da, 19:00etan.

DEIALDIAK

  • Irun: Gaur, genealogia zaletuak Meakako auzo elkartean elkartuko dira, 10:30ean. Informazio gehiago www.afigen.blogspot.com helbidean.

 

  • Oiartzun: Bihar, zuhaitzak landatuko dituzte Oianleku inguruan. Artaso Elkartean gelditu dira, 08:30ean.

IRTEERAK

  • Hendaia: Gaur, Besoingo erraka segituz natura ateraldia izango da EIZIEk antolatuta. Informazio gehiago 05 59 20 37 20 zenbakira deituta.

 

  • Antxo: Biharko Iruñerriko itzuliaren bigarren etapa antolatu du Jaizkibel Mendizale Taldeak. Interesdunek informazio gehiago 943 5 1 47 00 telefono zenbakira deituta edo www.jaizkibelmt.tk webgunera sartuta lor dezakete.

 

  • Irun: Etzi, Finalistaren Eguna ospatuko du Erlaitz mendi taldeak. Horretarako Oiz mendira joango dira eta ondoren bazkaria egingo dute. www.erlaitz.com-en informazio gehiago.

BESTEAK

  • Oiartzun: Bihar, bertso-poteoa izango da, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien eskutik. Amazkar tabernatik abiatuko dira, 19:30ean.

 

  • Hondarribia: Kultura arteko jaialdia antolatu du etzirako Emeki elkarteak. Argazkiak, dantzariak, bertsolariak, abeslariak eta poesia izango dira Hondarribiko emakumeen ekimenean. Jaialdia 17:00etan izango da, Itsas Etxean.

 

  • Hendaia: Etzi, ikastolaren ganbara hustea izango da Gaztelu Zahar pilotalekuan egun osoan.
  • Hondarribia: Etzi, brokante eta bilduma azoka izango da kirol kaian, 10:00etan.

Etiketak: , ,

Berriketan.info

Viewing item 1 to 2 (of 2 items)

RSS Oarso Bidasoko Hitza

  • Gutuna: ‘Ibai garbia, ibai bizia’ 2014/09/19
    Ibai garbia, ibai bizia Errenteriako Udalak, Lartzabal, Fanderia eta Gabierrotako auzo elkarteen lankidetzarekin batera, Oiartzun ibaia garbitzea antolatu du, datorren iganderako, hilak 21, Atlantikaldia-ren ekitaldien barnean. Hitzordua 12:00etan da (ordubetekoa izango da), Gabierrotako Auzo Elkartearen lokaletan (Gabierrota pasealekua). Degradazioa urte as […]
    Errenteriako Hitza
  • Kaudrillategi egitasmoak hezitzaileak behar ditu 2014/09/19
    Kuadrillategiko gazteekin hezitzaile aritu nahi duten pasaiatarrek curriculumak bidal ditzakete zerbitzuak@ttakun.com posta helbidera. Astean lauzpabost orduko lanaldia eskaintzen dute. Informazio gehiago jasotzeko eta edozein zalantza argitzeko 688683119 telefono zenbakira dei daiteke. […]
    Pasaiako Hitza