Bonbardaketa (Iritzia: Ane Badiola)

2012/06/22
Nork

Bonbardatuta sentitzen naiz, erasotuta. Ezker eta eskuin, goi eta behe, ipar eta hego… Leku guztietan daude. Nonahi eta noiznahi. Astegun eta asteburu, goiz eta arratsalde, lanegun eta jaiegun. Ez dute deskantsurik hartzen. Eta ni urduritu, gaixotu eta pipertu egiten naute.

Ikaragarria da iragarkiek gure bizitzan duten lekua. Urte gutxitan, publizitateak izugarrizko dimentsioa hartu du. Telebistan, irratian, zineman, etxeetako hormetan, autobus geltokietan, autobusetan, patata zorroetan, patata zorroetako oparietan… Laster patatetan ere izango ditugu iragarkiak.

Egin ezazue ariketatxo bat. Kontatu, edo saiatu kontatzen, hogeita lau ordutan zenbat iragarki ikusten edo entzuten dituzuen. Goizean jaikitzen zaretenetik gauean oheratzen zareten arte. Zein zenbaki bururatu zaizue? Iragarki kopurua zenbatekoa izan daitekeela uste duzue? Zenbakia aldatu daiteke egun horretan egiten dugunaren arabera, baina bataz besteko bat eginda, ikaragarria izan litekeela uste dut.

Telebistari begira jartzearekin soilik, izutu egiten zarete seguruenik, nire antzera. Lehen, tarteka eskertu egiten genuen iragarkien tartetxo hori. Pixa egitera altxatzeko edo zerbaiten bila joateko erabiltzen genuen. Orain tarte bakarrean pixa egin, zakarra atera eta pijama jar dezakezu. Eta, agian, sukaldean erratza pasatzeko ere geldituko zaizu denbora. Edo bestela, sei minutuko tartearen jarraian jartzen duten hogei segundokoa erabil dezakezu. Izan ere, hori da moda berria: iragarkien ostean programa hamar segundoz eskaini eta berriz ere iragarkiak jartzea. Niri batzuetan ahaztu egiten zait zer ari naizen ikusten.

Eta, lagunok, oraindik ez dugu iragarkien kalitateaz hitz egin. Kantitateaz gain, hau izango litzateke aztertu beharreko beste kontu bat. Goazen pausoz pauso. Hilabete honetan kantitateari erreparatuko diogu eta datorren hilean kalitateari. Saiatu ariketa egiten. Saiatu hogeita lau ordutan ikusten eta entzuten dituzuen iragarkiak zenbatzen. Eta gogoratu ez dela telebista kateen kontua bakarrik. Izutu egingo zarete seguruenik. Animo!

Etiketak: , , ,

Berriketan.info

Viewing item 1 to 2 (of 2 items)

RSS Oarso Bidasoko Hitza

  • Hiru lagun atxilotu dituzte dokumentuak faltsutzea leporatuta 2013/05/20
    Espainiako poliziak hiru lagun atxilotu ditu Errenteria-Oreretan egoitza lortzeko paperak faltsutzea egotzita. Bi emakume eta gizon bat dira atxilotuak. Dokumentu horietan ustez emakumeak gizonaren alabak zirela esaten zuten, hori horrela ez izan arren. Poliziaren arabera, egoitza lortzeko tramitazioak iraun bitartean gizonak ustez bere etxetik ez ateratzera […]
    Errenteriako Hitza
  • Arraguako festak, euripean baina giro onean 2013/05/20
    Arragua auzoko festak ospatu dituzte asteburuan eta euria gogotik egin badu ere, umorea ez zuten galdu arraguarrek. Ostiralean hasi ziren jaiak txupinarekin batera eta igandera arte luzatu zuten. Bitarte horretan hamaika ekitaldi izan dira auzoan. Puzgarriak, baina, ez zituzten jarri eguraldi txarra zela eta; beraz, asteburu honetan jarriko dituztela jakinar […]
    Oiartzungo Hitza