Pernan Goñi marrazkilariak eta Bilboko Dada Company-k, euskarazko ipuin interaktiboa sortu dute, Android sistema eragilea duten gailuentzat: Basajendea da ipuinaren izenburua. Txikienei euskal mitologiako pertsonaiak azaltzeko ipuina da. Bertan ezagutuko dituzte Tartalo, Basajaun, Mari, Ortzi eta beste hainbat. 14 orrialde ditu eta horietan, animazioak, eszena interaktiboak eta soinu-efektu dibertigarriak topatuko dituzte.
Irakurri gehiago
Etiketak:basajendea, goñi, pernan
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez, eta Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, 1.000 sarrera berri daude euskarazko Wikipedia entziklopedia digitalean. Teknologia berrietan euskarari presentzia emateko Eusko Jaurlaritzak abiatutako egitasmoen barnean kokatzen da Wikipedia Elhuyar Fundazioko lanen bidez hornitzeko ekimena. 2011ko abenduan 11.000 artikulu gehitu zizkioten. Guztira, 147.985 artikulu daude euskarazko Wikipedian, aldizkari honen edizioa ixtean.
Irakurri gehiago
Etiketak:1000, euskara, gehiago, sarrera, wikipedia
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Ordiziako Jakintza Ikastolako irakasle Maite Goñik, duela lau urte jarri zuen martxan Gaurko Hitza izeneko bloga ( euskaljakintza.com/gaurkohitza ). Lau urtez, egunero, euskarazko hitz bat eta bere esanahiak argitaratu ditu, “denon hiztegia aberasten joateko”.
Irakurri gehiago
Etiketak:euskal, gaurko, goñi, Hitza, jakintza, maite
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Kim Dotcom Megaupload-en sortzaileak jakinarazi duenez, zerbitzuaren atari berria urtarrilaren 19an jarriko dute martxan, 18:48ean. Mega izango da bere izena eta hauxe da helbidea: mega.co.nz . Dotcomek zehaztu duenez, eta webgunean ere hala ageri da, zerbitzua handiagoa izango da, hobea, azkarragoa, indartsuagoa eta seguruagoa. Megauploadengatik arazo judizialak izan dituzte Dotcom-ek eta bere taldeak Ameriketako Estatu Batuetan.
Irakurri gehiago
Etiketak:dotcom, kim, megaupload
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Iazko urrian eman genuen lerrootan Uhinbak euskal irratien sakelako aplikazioaren berri. Urtebete beranduago, aldaketak jasan dituela jakinarazi dute aplikazioaren garatzaileek. Berritu egin dute aplikazioa. Batetik, irrati gehiago sartu dituzte: 11tik 26ra igo dute kopurua. Bestetik, irratiak herrialdeka sailkatu eta mapa batean kokatu dituzte. Horrez gain, irrati berrien programazioa eta informazioa ere gehitu dute (Oiartzun Irratiarena, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:irratiak, oiartzun, sakelakoa, uhinbat
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Sarean, hainbat aplikaziori buruz euskarazko tutorialak ez zeudela ohartuta, Interneteko erabiltzaile talde batek webgune bat garatu du: Tutoreus ( tutoreus.com) . Bertan, beraiek euskaratutako tutorialak edo gidaliburuak bilduko dituzte, baina baita erabiltzaileek egindakoak ere. Izan ere, “aplikazio hauek ikasi nahian dabiltzan pertsonei tutorial interesgarriak plazaratzea” da webgunearen helburua batetik, baina “beren burua promozionatu edota elkar ezagutzeko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskarazko, tutoreus, tutorialak
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Euskarak hitz egiten den tokien sarea. Horixe izan nahi du Mintzatu egitasmoak. Euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea da proiektuaren helburu nagusia, eta euskarak munduan duen lekua ezagutzea. Garatzaileen hitzetan, “horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzen” lagunduko die erabiltzaileei.
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, mitzatu, webgunea
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE, abenduaren 3an) Eusko Ikaskuntzaren barruan 1949an sortutako ekimena da. Nestor Basterretxea euskal artistak 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra. Elkarteak, baina, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan, eta euskararen “unibertsaltasuna” aldarrikatzen du. Hala, Eusko Ikaskuntzak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, eusko, google, ikaskuntza, irudia
Bidalita Amua, Gai bereziak | Ez dago iruzkinik »
Kiosko digitala da Presst ( presst.net ). Euskal Herriko hainbat komunikabideren eguneroko aleak PDF formatuan eros daitezke bertan, joan den urriaren 23tik.
Irakurri gehiago
Etiketak:Berria, digitala, Hitza, kiosko, presst, taldea
Bidalita Amua, Gai bereziak | Ez dago iruzkinik »
Huelvako (Espainia) Jedisolutions enpresa ardo kartentzat QR Code bat sortzen ari zen, ideia horrek berak bizitzak salbatzeko balio zezakeela otu zitzaionean. Hala, herdoiltzen ez den eta alergiarik eragiten ez duen lepoko bat sortu du, QR Code batekin: QR Vida izenekoa. Gaixoek soinean eramaten badute, QR Code horrek, gaixoaren informazio guztia duen webgune batera eramaten du [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:kodea, lepokoa, osasuna, qr, vida
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »