BOGA astekariaren azken zenbakia da honakoa. OARSO BIDASOKO HITZA-k neurriak hartu behar izan ditu bere komunikazio egitasmoa 2013rako bideragarri egiteko, eta bide horretan albo batera gelditu direnetako bat da astekaria. Hemendik doakiela esker on mezua kolaboratzaileei, laguntzaileei, edo lana errazago egiteko aukera eman diguten guztiei. Euskarazko hedabideen esparrua etenik gabe aldatzen ari da. Oarsoaldean, 2003an, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:agur, asteko, aurretik, boga, esan, Hitza, irudia
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Oarsoaldean eta Bidasoan, kirolaren alorrean behintzat, aniztasuna da nagusi. Emakume zein gizon, kirol jarduerak egitea oso ohikoa da gure artean, maila federatuan, ikastetxean, edo afizionatu gisa. Piraguismoa, arrauna, futbola, mahai tenisa, txirrindularitza, softbol-a, borroka artea… Hainbat eta hainbat dira bi eskualdeetan egiten diren kirol jarduerak. Eta kirola egiteak osasunari ekartzen dizkion onurez gain, gizarteratzeko tresna [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aitortza, asteko, gala, irudia, irun, kirola, kirolaren
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Euskara erabiltzeko da. Lasai, ez dela bukatuko, ez xahutuko; ez da gastatuko. Alderantziz. Are eta gehiago erabili, osasuntsuago egongo da, indar handiagoa izango du, eta hizkuntza soil izatetik bizitzeko era baten tresna izango da. Egun hala da, baina ez toki eta egoera guztietan. Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen astelehenekoa. Oarsoaldean eta Bidasoan horren harira aurretik, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, erabili, euskara
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Bidasoko eta Oarsoaldeko emakumeek batera egin dituzte Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatu diren mobilizazio nagusienak. Tokian tokiko ekimenez gain, igandean Hondarribian eta Errenteria-Oreretan bukatu ziren martxak izan ziren egun horren harira antolatutako jendetsuenak. Indarkeria matxista gogor salatu zuten parte hartzaileek, eta hezkuntzan, norbanakoen konpromisoan, erakundeen babesean eta emakumeen borrokan indarra jarri behar [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:bidasoa, emakumeak, indarkeria, matxista, oarsoaldea, salatu
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Igandean ospakizun gutxi eta aldarrikapen asko izango dira Oarsoaldeko eta Bidasoko kaleetan. Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte, emakumeen taldeek eta erakundeek deituta. Gisa horretako egun asko bezala, sekula existitu behar ez zen eguna da etzikoa. Emakumeenganako indarkeria badagoela gogoratzeko da eguna, baita horren kontra dagokionak, dagokion tokian, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aurkako, bidasoa, eguna, emakumeen, indarkeriaren, irudia, kontrako, nazioarteko, oarsoaldea
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Bera pasatzerako ia ez zegoen ikuslerik. Autoen eta autobusen artean egin zituen azken kilometroak. Donostiako helmugara iristerakoan, jada ez zeuden 21.000 korrikalarik baino gehiagok zeharkatu zituzten arkuak eta helmuga, antolatzaileek jaso zituztelako. Beharbada ez zuen parte hartzaileek indarrak berreskuratzeko jaso zituzten jakirik hartu. Baina iritsi zen. Minez, arnasestuka, dena emanda, jota, baina iritsi zen. Ondoko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asteko, behobia, donostia, irudia
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Parte hartzeaz maiz hitz egiten ari da azken hilabeteetan, batez ere udalei lotutako albisteetan. Hainbat gairen gainean herritarrek duten, izan beharko luketen, edo izan dezaketen parte hartzeaz, hain zuzen. Erakundeen eta herritarren arteko harremanaren oinarritzat dituzte askok parte hartze prozesu horiek, eta erakundeek herritarren ekarpenak eta iritziak jaso nahi dituzten bitartean, kargu politikorik ez dutenek [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:21, agenda, eskola, hartzea, lezo, parte, udala
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Azaroaren 10erako beste kaleratze bat iragarri du Stop Desahucios taldeak Errenteria-Oreretan. Emakume bat eta haren alaba nerabea babes ofizialeko etxe bat ordaindu ezin dutelako Kutxabankek kaleratze prozesua abian jarri, eta hilaren 10ean egikarituko dute. Neurriak haserrea eragin du kaltetuen eta horien hurbilekoen artean, eta oro har gizartean. Horren adierazgarri da ondoko irudia: joan den asteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:asteko, desahucios, irudia, kutxabank, protesta, stop
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Ez da lehena, eta zoritxarrez, ez da azkena izango. Oiartzungo Catelsa enpresako buruek urte bukaerarako etengo dute bertako jarduera. Bertako 61 langileak botako dituzte, eta enpresa itxiko dute. Oarsoaldean dagoen enpresa zaharrenetakoa da Catelsa, eta horrek bertan lan egiten dutenen, euren familien, eta herritarren haserrea eragin du. Ez da gutxiagorako. Oarsoaldean eta Bidasoan enpresen itxierak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:catelsa, errenteria, manifestazioa, oiartzun, orereta, protestak
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Batzuk aitzurrarekin, besteak seinaleak jartzen, hainbat hamaiketakoa prestatzen, zenbait elkartean lanean ibili direnentzako bazkaria egiten. Gazteak, helduak, adinekoak, haurrak, euria, lokatza, gogoa, begirunea, konpromisoa, gogobetetzea, elkarlana. Horiek guztiak batu ziren joan den ostiralean Oiartzunen, bertako bidegorria garbitzeko, txukuntzeko eta seinalizatzeko egin zuten auzolanean. Emaitza, begibistakoa: hobeto dago Oiartzun orain. Lanak merezi izan du. Auzolana ez [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:auzolana, bidegorria, oiartzun
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »