Kale Nagusitik

Koherente inkoherenteak (Iritzia: Ane Badiola)

2012/12/21
Nork

Euskaltzaleak gara benetan. Euskaltzaleak eta gure herriko kulturaren babesle sutsuak, amorratuak, porrokatuak. Asko maite dugu herria eta asko maite dugu kultura. Euskal herritarrak gara eta gure herria miresteaz gain, lau haizetara zabaltzen dugu miresmen hori. Harro, ahoa puztuta; horrexegatik joaten gara urtero Durangoko Azokara. Egun pasa polita izaten da Durangokoa, etxe askotan urteroko zita. Goizean [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Hego haizea, ero haizea (Iritzia: Ane Badiola)

2012/11/23
Nork

Txikitatik entzun izan dut hego haizeak jendea nahasten duela, erotu. Niri betidanik gustatu izan zait hego haizea, batez ere udazkenean. Haizeak berezko duen goxotasuna, hara eta hona dantzan dabiltzan hosto koloretsuak, hostoen mugimenduak eta haizearen txistuak sortzen duten hotsa… Naturaren errepresentazio gorena da niretzat hego haizea, munduak bizia hartu duela eta zerbait esan nahi digula [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Hain zehaztua eta inprobisatua (Iritzia: Ane Badiola)

2012/10/26
Nork

Hauteskunde eguna egun berezia izan ohi da gure eskualdeetan. Aurreko asteetako galdeketak, kanpainak, apustuak… kopuruetan jarri ohi dugu arreta. Emaitza kuantitatiboez harago, ordea, badira hauteskundeen bueltan gertatzen diren istorio eta bitxikeria ugari. Seguruenik zuetako asko egongo zineten hauteskunde egunen batean auzoko mahaian lehendakari, apoderatu edo beste posturen batean. Hala bada, jakingo duzue mahaiko kideei (oro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Kantitatea eta kalitatea (Iritzia: Ane Badiola)

2012/09/28
Nork

Badirudi dagoeneko badakizkigula euskararen kale erabileraren azken emaitzak. Badirudi jendea harrituta gelditu dela, eta ez onerako, noski. Badirudi emaitzak oso txarrak direla; “beldurtzeko modukoak” diote batzuk. Nik ez dut aukerarik izan emaitzak ikusteko, baina sinesten dut duela lau urtetik hona ez dela miraririk gertatu. Agian horregatik, bada hiztun kantitateaz gain biziki kezkatzen nauen beste alderdi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Euskaldun malguaren arauak (Iritzia: Ane Badiola)

2012/07/20
Nork

1. Ez enbarazu egin: ez nabarmendu etxetik kanpo euskaraz eginez. 2. Izan edukazio onekoa: erdaraz mintzatu inguruan erdaldunik badago. 3. Zakurrei eta 8 urtetik beherakoei egiten zaie euskaraz: hortik gorakoekin ez da zilegi euskaraz egitea (euskaltegiko ikaslea ez bazara, noski). 4. Ezezagunei lehen hitza erdaraz egin: bestela jokatzea, nabarmen geratu nahi izatea da. 5. Administrazio [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Hormaz horma (Iritzia: Ibai Maritxalar)

2012/07/13
Nork

Askotan pentsatzen dut herriko kaleak agertoki erraldoiak direla, gure joan-etorrien dekoratuak. Oreretako kaleak dira nire bizipenen eszenografia eta bertako kale, eraikin eta zumardi artean eraldatu naiz; hazi eta gizondu. Irudiak bata bestearen atzetik datozkit nire bizitzaren antzerkian: baserritar jantzita 3 urterekin batzoki atzealdean (Mafalda pelikularen kartela ikusten dela); pailazo mozorrotuta Zumardiko iturri zaharrean; 15 urterekin [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Bonbardaketa (Iritzia: Ane Badiola)

2012/06/22
Nork

Bonbardatuta sentitzen naiz, erasotuta. Ezker eta eskuin, goi eta behe, ipar eta hego… Leku guztietan daude. Nonahi eta noiznahi. Astegun eta asteburu, goiz eta arratsalde, lanegun eta jaiegun. Ez dute deskantsurik hartzen. Eta ni urduritu, gaixotu eta pipertu egiten naute. Ikaragarria da iragarkiek gure bizitzan duten lekua. Urte gutxitan, publizitateak izugarrizko dimentsioa hartu du. Telebistan, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Aktibo (Iritzia: Ibai Maritxalar)

2012/06/15
Nork

Ikustetik begiratzera badago aldea. Ikusi, sistema kapitalistaren erorketa ikusten dut, luxuzko dorreen gainbehera, baina hautsaren distirak begirada lausotzen dit. Egin, ez baitut ezer egiten eta lehen inpultsuan ditudan hiru euroak hartu eta oinak busti baino lehen korri egiteko gogoa sartzen zait. Begirada zorrozterakoan, aldiz, errudunak ikusten ditut, arrazoiak eta ondorioak, baina pasibitatez estaliriko goxotasun batetik. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Taxian (Iritzia: Ane Badiola)

2012/05/25
Nork

Badator berriz uda eta, udarekin batera, badatoz hango eta hemengo herrietako festak. Orereta, Pasaia, Irun, Oiartzun, Hernani… Bailaratik harago ere joaten gara aukera dugun guztietan. Hara eta hona, hona eta hara. Arratsaldean autobusez edo trenez joaten gara eta (ahal dela) goizaldean taxian etorri, nola ez. Udan, parranda ez da etxera goazela erabakitzen dugunean amaitzen; taxian [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Arrastoa II (Iritzia: Ibai Maritxalar)

2012/05/18
Nork

Desagertuko garela nioen, ez dela geure aztarnarik sumatuko basamortuan. Baina bestalde, bizipen hutsa bada arrasto ahaztezina, garraiatutako energiak norabait eramango duena eta fisikoki ez bada ere, presentzia izango du, esentzia. Esentzia edo izarren hauts horretatik sortu baikinen eta garena (ezer bagara), distira horri zor diogu. Zentzurik ez du ezerk, bagara eta kitto. Kontua da bizidunok [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kale Nagusitik | Ez dago iruzkinik »

Berriketan.info

Viewing item 1 to 2 (of 2 items)

RSS Oarso Bidasoko Hitza

  • Fanderiako pilotalekuko ordutegien zozketa egingo dute hilaren 4an 2014/09/01
    Fanderiako pilotalekua alokatzeko ordutegien zozketa egingo dute datorren ostegunean, hilaren 4an. Frontoian bertan egingo du zozketa EPLEk, 20:45etik aurrera. Nahi eta nahi ez agertuko beharko dute zozketan izena eman dutenek. Taldea osatuko duten lau pilotarien zerrenda emango dute, eta horietako batek Errenteria-Oreretan erroldatuta egon behar du. Informa […]
    Errenteriako Hitza
  • Antxoko Gure Esku Dago iniziatibak bilera deitu du etzirako 2014/09/01
    Lan taldea zabaldu nahi dute, "ahalik eta plural eta parte hartzaileena" izan dadin Jaizkibel elkartean egingo du bilera etzi Gure Esku Dago iniziatibak, eta "Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko ekimenean lagundu eta parte hartu nahi duten" herritar guztiei luzatu diete deia. Bilera 19:00etan hasiko da. […]
    Pasaiako Hitza