Kareletik

Agur eta ohore (Asteko errepasoa: Urtzi Argibay)

2012/12/21
Nork

Agur eta ohore. Horrela hasiko dut aste honetako zutabea. Datozen aste hauetan agur esango diogu 2012. urteari, eta Boga astekariari. Benetan plazer handi bat izan da astez aste zuekin egotea eta eskerrak eman nahi dizkiet OARSO BIDASO-ko arduradunei nigan fidatzeagatik eta zutabea proposatzeagatik. Bere bidea egin du BOGA-k, eta orain garai berrietara egokitu beharrean gaude. [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Bukaera (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/12/14
Nork

Bukaera da, bukaera aurrez sentitzen da arratsalde euritsua kamaleoientzat . Amaiera iritsi zaigu, akabera, kaput… 2012az ari naiz, lasai, ez dut Mike Muir-en banda mitikoaren tendentziarik. Abenduak dakarkigu urtearen azken isats-kada, eta 12. hilabeteak 21. mendeko 12. urteko 21.enak San Tomas ekarriko digu; zenbaki kapikuakoa, ikusten duzuen bezala. Gainera, Maien profeziak tarteko, baten batek jaiegun hori intentsitate bereziarekin biziko omen du. Pasai Antxok, adibidez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Belharra (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/11/30
Nork

“Hatxisa doan!” horixe da burura etorri zitzaidana, lehengoan irakurri nuen albiste baten harira. Albisteak landareak zituen hizpide, beraz, nire burmuin kanabikoak horrela filtratu zuen, gero dena irakurrita istorioak beste txiribuelta bat eman zuelarik. Badirudi inbaditzeari gustua hartu diola Baccharis halimifolia belartxoak, eta fauna eta flora endemikoetan eragiten duen kaltea ikusita Aranzadik beronen aurkako neurriak hartzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Euskaraz jo eta ke! (Asteko errepasoa: Urtzi Argibay)

2012/11/23
Nork

Aste honetan gure hizkuntza den euskarari aipu berezia eman nahi diot. Euskara gure hizkuntza da. Euskaldunok maitatzen dugun hizkuntza eta esparru ezberdinetatik egurra jasotzen duen hizkuntza. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara lehenetsiko du esparru ezberdinetan. Adibidez, prentsa agerraldietan euskara izango da lehenetsiko den hizkuntza. Horrek hautsak harrotu ditu hainbat komunikabideen artean. Komunikabide horiek ideologia jakin batzuei [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Ipar Hegoa (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/11/16
Nork

Amaitu da aurtengo Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako bertso dema. Amaitu da XiLaBa, erabaki da nork jantzi behar duen ipaggggaldeko koroa: Amets Arzallus. Iparraldeaz gain, hegoalde, mendebalde eta ekialdeko bertsolari onenetakoa denik ezin ukatu, eta finalean lehen postua lortzea ez da kasualitatea. Lehiaketek duten garrantzia ezin ukatu, are gehiago demazaleak garen herri honetan, horregatik bata [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Osasunaren alde, atez ate (Asteko errepasoa: Urtzi Argibay)

2012/11/09
Nork

Aste honetan, Lezon zentratu nahi dut zutabea. Izan ere, jakin badakigu, Lezon atez ateko bilketa sistema ezartzeko parte hartze prozesuan hasi direla. Hurrengo urteko lehen sei hilabeteetan ezarri nahi dute bilketa sistema gisa. Horretarako udalak, parte hartze prozesua jarri du martxan, hainbat lantalde bereizi dituzte eta denen artean, atez ateko bilketa sistemaren gaineko informazioa emango [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Santuak eta difuntuak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/11/02
Nork

Egun hauetan izan dugu bizitza errealetik joan izandakoen omenezko urteroko zita, domusantu eta hildakoen eguna (gaur) hain zuzen ere. Milaka herritarrek, beren antzinako edo ez hain aintzinako hildakoez oroitu, eta hilerriak bete dituzte. Bi egun horiek hainbatengan duten garrantzia dela eta, kezka datorkit burura: zergatik batzuk hildako soil eta beste batzuk saindu? Nork erabakitzen du [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Hauteskudeak (Asteko errepasoa)

2012/10/26
Nork

Igandean, EAEko hauteskundeak egin ziren. Oarsoaldean, inoiz baino parte hartze txikiagoa izan zen; agian eguraldiagatik edo beharbada, alderdi politikoengan sinesteari utzi diotelako. Alderdi politiko asko daude, baina bizi dugun krisi garaian, askok honakoa diote: zergatik eman bozka alderdi politiko jakin bati, denak berdin jokatzen badute? Emaitzei begiratzen badiogu, Oarso Bidasoan EAJ alderdia izan zen nagusi [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Leherketak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/10/19
Nork

Bai badakit esplosibo samarra irten zaidala izenburua, baina halakoxea etorri da aste hau, eta amaiera lehergarria izango duenik ezin ukatu. Hala ere, ez ditzagun kontuak aurreratu… Lehen leherketa, Hondarribia aldean izan da, Ubillas kalean sekulako anabasa gertatu baita. Hasieran gas ihes bat izan zelakoan, begiradak hipotesi hartara bideratu zituzten, baina denbora aurrera joan ahala, nahita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Kolpeka (Asteko errepasoa: Urtzi Argibay)

2012/10/12
Nork

Ekonomia eta krisia eguneroko ogia dela badakigu. Oarsoaldean ere, azken urteetan krisiaren eragina zuzenean nabaritu dugu. Hainbat enpresa ateak itxi beharrean aurkitu dira. Gehienetan, Europako Batasuneko herrialdeetako multinazional erraldoiak daude atzean, eta kostua harik eta txikiagoa izan dadin, fabrikak edota enpresak ixteko erabakia hartzen dute. Gaur, Oiartzunen kokatutako Catelsa enpresa hartuko dugu hizpide. Enpresak, Hutchinson [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Berriketan.info

Viewing item 1 to 2 (of 2 items)

RSS Oarso Bidasoko Hitza

  • Alabergako sarbidea moztuta egongo da Aste Santua eta gero 2014/04/15
    Hilaren 22tik aurrera, Alabergako sarbidean lanak egiten hasiko dira. Horiek etorkizunean oinezkoen bide egiteko helburuarekin abiatuko dituzte. Horretarako, Nafarroa biribilgunetik Alaberga auzorako sarbidea aldatu behar dute, eta hilaren 23, 24 eta 25ean, sarrera eta irteera trafikoarentzako itxita egongo direla jakinarazi du Udaltzaingoak. Bide alternatib […]
    Errenteriako Hitza
  • Irungo Udalak eta EH Bilduk Mariñoren emakumeen taldea zoriondu dute 2014/04/15
    Euskal Ligatik Espainiako Bigarren Mailarako jauzia egin du Mariño Kirol Elkartearen emakumeen taldeak. Sasoi oso ona egin dute, eta liga bukatu baino bi jardunaldi lehenagotik eskuratu zuten igoera. Horren harira, zorion mezuak jasotzen hasi zira, horien artean udalarenak nahiz EH Bildurenak. Jose Antonio Santano alkateak pozarren hitz egin du Mariñoko nesk […]
    Irungo Hitza