Mezuak etiketatuta ‘ eñaut ’

Bukaera (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/12/14
Nork

Bukaera da, bukaera aurrez sentitzen da arratsalde euritsua kamaleoientzat . Amaiera iritsi zaigu, akabera, kaput… 2012az ari naiz, lasai, ez dut Mike Muir-en banda mitikoaren tendentziarik. Abenduak dakarkigu urtearen azken isats-kada, eta 12. hilabeteak 21. mendeko 12. urteko 21.enak San Tomas ekarriko digu; zenbaki kapikuakoa, ikusten duzuen bezala. Gainera, Maien profeziak tarteko, baten batek jaiegun hori intentsitate bereziarekin biziko omen du. Pasai Antxok, adibidez, [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Belharra (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/11/30
Nork

“Hatxisa doan!” horixe da burura etorri zitzaidana, lehengoan irakurri nuen albiste baten harira. Albisteak landareak zituen hizpide, beraz, nire burmuin kanabikoak horrela filtratu zuen, gero dena irakurrita istorioak beste txiribuelta bat eman zuelarik. Badirudi inbaditzeari gustua hartu diola Baccharis halimifolia belartxoak, eta fauna eta flora endemikoetan eragiten duen kaltea ikusita Aranzadik beronen aurkako neurriak hartzea [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Ipar Hegoa (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/11/16
Nork

Amaitu da aurtengo Ipar Euskal Herriko hiru probintzietako bertso dema. Amaitu da XiLaBa, erabaki da nork jantzi behar duen ipaggggaldeko koroa: Amets Arzallus. Iparraldeaz gain, hegoalde, mendebalde eta ekialdeko bertsolari onenetakoa denik ezin ukatu, eta finalean lehen postua lortzea ez da kasualitatea. Lehiaketek duten garrantzia ezin ukatu, are gehiago demazaleak garen herri honetan, horregatik bata [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Santuak eta difuntuak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/11/02
Nork

Egun hauetan izan dugu bizitza errealetik joan izandakoen omenezko urteroko zita, domusantu eta hildakoen eguna (gaur) hain zuzen ere. Milaka herritarrek, beren antzinako edo ez hain aintzinako hildakoez oroitu, eta hilerriak bete dituzte. Bi egun horiek hainbatengan duten garrantzia dela eta, kezka datorkit burura: zergatik batzuk hildako soil eta beste batzuk saindu? Nork erabakitzen du [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Leherketak (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/10/19
Nork

Bai badakit esplosibo samarra irten zaidala izenburua, baina halakoxea etorri da aste hau, eta amaiera lehergarria izango duenik ezin ukatu. Hala ere, ez ditzagun kontuak aurreratu… Lehen leherketa, Hondarribia aldean izan da, Ubillas kalean sekulako anabasa gertatu baita. Hasieran gas ihes bat izan zelakoan, begiradak hipotesi hartara bideratu zituzten, baina denbora aurrera joan ahala, nahita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

‘U’ ez da azkena (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/10/05
Nork

Iepa berriro. Ikasturte berria hasi zaigu, eta horrekin batera ia urte osoa irauten digun errutinari engantxaturik igaroko dugu denboralditxo bat. Udan zehar egindako promes eta erreguek, ez dute izango jarraipena, eta gure borondatea irmo eta burdinezkoa dela uste badugu ere, udazkenak jartzen du bakoitza bere lekuan: astean hirutan kirola egitera joango ginela, gutxiago edo erabat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Mobbing

2012/09/21
Nork

Iepa berriro BOGA-zaleak. Uda amaitzear dagoen honetan, berriro karakterez beteriko espazio karakteristiko honetan biraka (tira sekretutxo bat: Kantauri aldeko udazkena, Levante aldeko udazkenagatik aldatu dut egun batzuez, Criminal taldearen eskutik. Lasai baina, ez gara ari ezer kriminala egiten ari…). Denok uda nahi izan duzuen bezala pasa izana desiratzen dizuet, lana edo lan eza (gogoz kontrakoa [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Txin-txin (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/07/27
Nork

Bravo por la música, qué nos hace mágicos zioen Juan Pardok abesti hunkigarri batean —hunkigarria, hala deritzonarentzat behintzat…—, musikak gure baitan pizten dituen sentsazioen inguruan. Hala ere, gaur, beste Bravo eta beste musika bati buruz hitz egin nahiko nuke. Musika, diruaren txin-txinarena; eta Bravo-a Jose Maria izenekoa, anonimotasuna Irungo Ogasunaren inguruko zioan galdu zuen pertsonaiarena. 14 urteko espetxealdia eta 2 milioi euroko isuna [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Kirol eskirol (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/07/13
Nork

Kirola eta biolentzia. Biolentzia eta kirola. Bi izenburu horietako bat aztertzen ari nintzen aste honetako artikuluari izena jartzeko. Baina horretan ari nintzela, hara non hainbat gauza irakurri, eta ez bata ezta bestea jartzea deliberatu dut, azken finean biak sinonimo direla ohartu bainaiz; ez pentsa gaur egun biolentzia exogenoaz ulertzen denaz hitz egingo dizuedala, biolentzia endogenoaz [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Beroa (Asteko errepasoa: Eñaut Gantxegi)

2012/06/29
Nork

Ekaina. Udara. Jaiak. Parranda. Barrakak. Sexua. Beroa. Horiek eta beste hainbatek dakarkigute urteko sasoi hau gogora. Baina zerrenda horretan agerturiko azken hitzari heldu nahiko nioke azkenaldian dagoen anbientea deskribatzeko; ez hain zuzen herenegungo egunari dagokiona (portzierto, gaurko Bastards from a basket-ekoek sekulako jaia antolatu dute Gasteszenan), bestelako giro gaiztotuari dagokiona baizik. Horren adibide, azkenaldian hainbat [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Kareletik | Ez dago iruzkinik »

Berriketan.info

Viewing item 1 to 2 (of 2 items)

RSS Oarso Bidasoko Hitza

  • Xatz eta Eskifaia koruen emanaldia, baluartean 2014/07/31
    Eskifaia Abesbatzak eta Xatzek emanaldia eskainiko dute hilaren 31n, ostegunez, Erreginaren Baluartean. 20:00etan hasiko da eta sarrera libre izango da. […]
    Hondarribiko Hitza
  • Adur-Bidasoa margo lehiaketaren oinarriak argitara eman dituzte 2014/07/30
    Irungo Udalak Adur-Bidasoa XXIII. Pintura Lehiaketaren nondik norakoak zabaldu ditu gaur goizean. 18 urtetik gorako edozeinek parte har dezake lehian, eta interesdunek irailaren 2tik 7ra bitartean aurkeztu beharko dituzte lanak Amaia KZn. Deialdiaren oinarriak tokiko gobernuaren webgunean kontsulta daitezke. […]
    Irungo Hitza