Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez, eta Elhuyar Fundazioarekin elkarlanean, 1.000 sarrera berri daude euskarazko Wikipedia entziklopedia digitalean. Teknologia berrietan euskarari presentzia emateko Eusko Jaurlaritzak abiatutako egitasmoen barnean kokatzen da Wikipedia Elhuyar Fundazioko lanen bidez hornitzeko ekimena. 2011ko abenduan 11.000 artikulu gehitu zizkioten. Guztira, 147.985 artikulu daude euskarazko Wikipedian, aldizkari honen edizioa ixtean.
Irakurri gehiago
Etiketak:1000, euskara, gehiago, sarrera, wikipedia
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Ahozkotasunera bideratutako etorkinentzako euskara eskolak ematen ditu Banaiz Bagara elkarteak Errenteria-Oreretan. Herriko giroarekin bat egitea dute asmo, euskara ardatza izanda.
Irakurri gehiago
Etiketak:bagara, banaiz, etorkinak, euskara, giroa, herri
Bidalita Erreportajeak | Ez dago iruzkinik »
Euskara erabiltzeko da. Lasai, ez dela bukatuko, ez xahutuko; ez da gastatuko. Alderantziz. Are eta gehiago erabili, osasuntsuago egongo da, indar handiagoa izango du, eta hizkuntza soil izatetik bizitzeko era baten tresna izango da. Egun hala da, baina ez toki eta egoera guztietan. Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen astelehenekoa. Oarsoaldean eta Bidasoan horren harira aurretik, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:eguna, erabili, euskara
Bidalita Asteko argazkia | Ez dago iruzkinik »
Astean zehar euskararen alde antolatu diren hamaika ekitaldien artean, “euskaraz bizi nahi dugunon eguna” ospatu genuen larunbata arratsaldean Donostian. Giro ederrean, bost gradu hotz haiek gure aldarriari esker nabarmenki epeltzea lortuz. Bada niretzat, zentzu horretan, “euskaraz bizi nahi” horren aldarrikapen eguna baino zerbait gehiago izan zen. Ez dakit kasualitatez, inkontzienteki edo hain juxtu egun berezi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ane, euskara, hizkuntza, iritzia, muñoz
Bidalita Bazterretik | Ez dago iruzkinik »
Euskarak hitz egiten den tokien sarea. Horixe izan nahi du Mintzatu egitasmoak. Euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea da proiektuaren helburu nagusia, eta euskarak munduan duen lekua ezagutzea. Garatzaileen hitzetan, “horrela, gure hizkuntza partekatzeko leku berriak aurkitzen” lagunduko die erabiltzaileei.
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, mitzatu, webgunea
Bidalita Amua | Ez dago iruzkinik »
Egutegiaren azken orria kentzea dagokigu aste honetan, abendura iristea. Eta urte guztia jada pasa delako nostalgia puntu bat badugu ere, onartu beharra dago euskaldunontzat abendua hilabete polita izan ohi dela. Atzerriko euskal etxe gehienetan ospakizun bereziak egiten dituzte, hemen ere egiten ditugun bezala. Jai eta ospakizun asko daude urtean zehar, duela hilabete, adibidez, Halloween ikusi [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:abendua, euskara, iritzia, irun, lucas, oihana
Bidalita Kolore kolore | Ez dago iruzkinik »
Bizitzako nire irakasle bati entzun nion aurreko batean, soilik emozioak eta harremanak direla pertsonak elkartzeko erremintak. Ohartu nintzen, orain arte, euskaldun izatearen identitatea, zentzu askotan muga bat izan dela nire bizitzan. Izan ere, oso barruan daramat, batez ere, euskarak biziraun beharraren sentimendua. Ez naiz ari gure hizkuntza maitatu eta harekin gozatzearen nahiaz, hura galtzeak nire [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ander, elkar, euskara, identitatea, iritzia, lizarralde, ulertzea
Bidalita Gai librean | Ez dago iruzkinik »
Brum, brum! Kamioi txikiarekin jolasean zebilen bost urteko gure Manex inguruan. Halako batean, burua jaso, kamioia eskutan altxa, eta hauxe esan zidan: “Seinaleen kamiona deitzen da”. Handik pixka batera, gehiago zehaztu nahian edo, gaineratu zuen: “Bilbon, camión de señal deitzen da”. Zur eta lur geratu nintzen. Nire harridurari ezin eutsiz, aparteko garrantziarik ez zuelako itxurak eginez, galdera luzatu nion: “Eta Oiartzunen nola esaten diote, bada?” Zalantza izpirik gabe blaust! bota zidan: “Seinaleen kamiona!”. “Bilbon denek erdaraz hitz egiten dute” jarraitu zuen, azkenean bere hausnarketa mailara iritsia nintzela oharturik, akaso. Manexek jolasean jarraitu zuen: jolasetako kamioiek izaten dutelako nonahi iritsi beharra. Begira geratu nintzaion, aho zabalik. Bere inguru soziolinguistikoaren azterketa aparta egin zuen. Hausnarketaren ondorioa puntu-puntuan utzi zidan: gure jarrerek eta hizkuntza ohiturek norainoko eragina [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:arantxa, azterketa, euskara, iritzia, soziolinguistikoa, urbe
Bidalita Kale kantoitik | Ez dago iruzkinik »
Ziztu batean igaro den hilabetearen errepasoa egiten hasi, urtea ere di-da batean joan dela entzungo dugu laster, eta greba orokor bat izan zela etorri zait gogora. Edo erdi orokorra; edo erdibitua, batzuk herenegun eta besteak etzi. Oraindik ez dut ulertzen zergatik egin behar zen aurrekoan eta ez oraingoan edo zergatik gaur bai eta atzo ez. [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:errepasoa, etxegoien, euskara, iritzia, joseba
Bidalita ZeLezolo? | Ez dago iruzkinik »
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE, abenduaren 3an) Eusko Ikaskuntzaren barruan 1949an sortutako ekimena da. Nestor Basterretxea euskal artistak 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra. Elkarteak, baina, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan, eta euskararen “unibertsaltasuna” aldarrikatzen du. Hala, Eusko Ikaskuntzak [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:euskara, eusko, google, ikaskuntza, irudia
Bidalita Amua, Gai bereziak | Ez dago iruzkinik »